Keta Babyautok Ilintxa hartuko du gaur Mendibeltzen

Julen Azpeitia. Bere atea hutsean mantentzea du helburu. /  AMAXKAR
Julen Azpeitia. Bere atea hutsean mantentzea du helburu. / AMAXKAR

Igoera faseko sailkapenean bi taldeak berdinduta daude eta puntuak oso baliotsuak dira lehen itzulia amaitzera doanean

GETARIA.

Futbolak beti ematen du aukera berri bat eta joan den asteburuan egindako akatsa konpondu dezake gaur Getariako Keta Babyauto taldeak Mendibeltzen jokatuko duen partidan.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da norgehiagoka eta aurrean Legazpitik datorren Ilintxa futbol taldea izango dute. Arerio benetan gogorra, igoera faseko sailkapenean getariarrekin berdinduta dagoena 14 punturekin Seguraren atzetik, baina erne zeren Ilintxak partida bat atzeratuta dauka elurraren ondorioz eta horrek gaurko partidari garrantzi berezia ematen dio. Garaipen batek indar berriak emango dizkio Iñaki Azpitarteren taldeari baina beste edozein emaitzak igotzeko bidea asko okertuko luke. Zaleei dei berezia egiten zaie euren babesa eman diezaioten gaurkoan getariar jokalariei. Gazte mailako taldeak Herrera futbol zelaian jokatuko du Sporting de Herreraren aurka arratsaldeko 15:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos