Keta Babyautok gaur lor dezake igoera txartela Mendibeltzen Pasaiaren aurka

Iñaki Azpitarte. / AMAXKAR
Iñaki Azpitarte. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Arratsaldeko 15:30ean hasiko da Mendibeltz futbol zelaian Keta Babyauto eta Pasaiaren arteko norgehiagoka eta garaipenak Preferentera igotzeko txartela emango dio Ketari. 17. jardunaldiko partida hau, beraz, etxeko azkena izango dute eta zuzenean getariarrak igotzen ikusi nahi dituzten zaleak utzi ezineko zita dute gaurkoa. Oso denboraldi ona burutu dute Iñaki Azpitarteren mutilek eta gaur azken helburua bete dezakete.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos