Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
GETARIA.
Martes, 10 de octubre 2017, 00:17
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arerio gogorra zuten Iñaki Azpitarteren mutilak larunbat arratsaldean Mendibeltz futbol zelaian, Zarautz KE. Partida hasieratik ikusi zen bisitariak garaipena nahi zutela eta gauzak ondo jarri zi-tzaizkien zarauztarrei berehala lortutako golarekin.
Lasaitasunaren gola izan zen bisitarientzat eta urduritasuna ekarri zion Ketari. Baina minutuak aurrera joan ziren bezala, Babyautoko jokalariak euren ohiko jokoa egiten hasi ziren eta zarauztarren ate ingurura hurbiltzen ziren. Arrisku gehiegirik gabe hasieran baina partida parekatu egin zen erabat.
Lehen zatiaren amaierara gol bateko diferentziarekin joan ziren kanpotarrak eta bigarrena hasi eta berriro bisitariak lortzen zuten diferentzia bi goletara igotzea. Partida aldapa gora jarri zitzaion Ketari baina honelakotan erakutsi behar da benetako gogoa eta aurrera ekin zioten. Bisitariak jarraian bi jokalari galdu zituzten eta horrek partidako oreka hautsi zuen.
Minutu gehiegi igaro baino lehen epaileak penaltia adierazi zuen zarauztarren aurka eta Ander Lazkanok ez zuen aukera alferrik galdu. Markagailua estutu eta partida irekia geratu zen. Etxekoak, getariarrak, berdinketaren gola nahi zuten baina arerioak kontraeraso bizkorrak antolatzen zituen. Erasora zuzen joan zen Keta baina baloiak bazirudien ateko biderik ez zuela topatuko.
Gauzak horrela partida bere horretan amaituko zela zirudienean, Martin Royo erdilariaren gola etorri zen, partidaren azken uneak ziren eta getariarrentzat oso puntu baliotsua eskuratzea suposatu zuen. Azken emaitza binakoa izan zen eta puntu horri esker, une honetan 1. Erregionaleko III. multzoan lider berria dugu, Getariako Keta.
Amara Berri taldeak atsedena zuen eta une honetan bi taldeak 7na punturekin sailkapen buruan daude eta biak partida bat gutxiagorekin gainera. Hurrengo jardunaldia aurreratu egingo dute Getariako Ketako jokalariak. Datorren ostegunean jokatuko dute bosgarren jardunaldia, Ikasberriren aurka arratsaldeko 17:00etan Garmendipen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.