Keta Babyautok berdinketa baliotsua lortu du asteburuan

Gorka eta Oier. Lan asko egin behar izan zuten getariarrek arerio gogor baten aurrean. /  AMAXKAR
Gorka eta Oier. Lan asko egin behar izan zuten getariarrek arerio gogor baten aurrean. / AMAXKAR

Amara Berrirekin golik gabeko partida jokatu arren lehen postuan jarraitzen dute oraindik

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Honelako liga labur batean puntu guztiek garrantzi handia izaten dute eta joan den larunbatean Mendibeltz futbol zelaian jokatutako partidan zeuden puntuak bi taldeentzat oso interesgarriak ziren.

Agian horregatik bi taldeak garaipenaren bila itsututa ez ziren atera. Donostiarrek Keta hiru puntura zuten eta garaipenak berdintzea zekarren baina galdu ezkero diferentzia asko zabaltzen zen. Ketak bere aldetik atea hutsean mantentzearekin lehen postua ziurtatzen zuen eta hori izan zen helburu nagusia.

Halere bi taldeek aukerak izan zituzten, bereziki getariarrak. Baina baloiak Amarako atea ez zuen aurkitu eta partida hasierako emaitza berdinarekin amaitu zen. Puntu banaketa eta sailkapenean aldaketarik ez. Datorren larunbatean Sporting de Herrera bisitatu behar dute Iñaki Azpitarteren mutilek, arratsaldeko 17:30ean Herrera futbol zelaian.

Gazte mailakoak

Gazte mailako taldeak denboraldiko lehen porrota eskuratu zuen S.A.N.S.E. taldearekin etxean. 1-3 amaitu zen partida eta lidertza galdu dute getariarrek. Ekintza igo da orain lehen postura eta igandeko arerioa bigarrenera. Hirugarren tokian daude une honetan getariar gazteak eta Añorgaren etxean jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 15:30ean Rezola futbol zelaian.

Fotos

Vídeos