Keta Babyautok asteartean ezagutuko du igoera multzoa

Gola ospatzen. /  AMAXKAR
Gola ospatzen. / AMAXKAR

GETARIA.

Datorren asteartean, hilak 26, Gipuzkoako Futbol Federazioko egoitzan egingo dute Getariako Ketako bi taldeen zozketa. Lehendabizi arratsaldeko 18:45ean Jubenil mailako zozketa egingo da. Getariarrak oso ondo hasi zuten liga baina aurrera joan den bezala indarra galtzen joan dira eta azkenean seigarren tokian amaitu dute lehen fase hau eta ondorioz kopa txapelketan kokatuta geratuko dira.

Jarraian, arratsaldeko 19:00etan, 1. Erregional Mailako igoera faseko zozketa egingo da. Lehen fasea bost multzotan banatuta egon da eta bakoitzeko lau talde onenak sailkatu dira, beraz 20 talderen arteko zozketa egingo da hamar taldeko bi multzo egiteko eta bi itzuliko liga jokatuz, hau da, beste 18 jardunaldi.

Iñaki Azpitarteren taldea bere 3. Multzoan onena izan da. 12 jardunaldietan 28 puntu lortu ditu, 8 irabazi eta 4 berdindu. Aipagarria da gainera 1. Erregionaleko bost multzotatik talde bakarra dela partidarik galdu gabe amaitu duena.

Bigarrenari, Mutriku, hamar puntuko aldea atera dio, 36 gol egin dituzte eta 16 jaso (gehien lortu dituena eta gutxien jaso dituena). Zenbaki hauekin itxaropentsu egoteko arrazoiak badaude baina lanean gogor jarraitu beharko dute igo nahi badute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos