Keta Babyauto eta Zarautz gaur Mendibeltzen

Jon Galarraga. /  AMAXKAR
Jon Galarraga. / AMAXKAR

DV GETARIA

. Getariako futbol zaleak partida interesgarria izango dute gaur arratsaldeko 17:00etan hasita Mendibeltz futbol zelaian. Aurrez aurre Getariako Keta Babyauto eta Zarautz KE izango dira Urola Kostako derbian. Iñaki Azpitarteren jokalariak bi partidetan 11 gol egin dituzte eta oso indartsu ekin diote ligari eta gaurko garaipenak lidertzat eman diezaioke. Zarauztarrak ere talde ona dute nahiz zigor baten ondorioz hiru puntu gutxiagorekin azaldu sailkapenean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos