Keta Babyauto igoera faseko lehen multzoan

Keta Babyauto. Lehen fase bikaina burutu ondoren orain igoera jokoan dute getariarrek. / AMAXKAR
Keta Babyauto. Lehen fase bikaina burutu ondoren orain igoera jokoan dute getariarrek. / AMAXKAR

Urtarrileko lehen asteburuan Usurbilen jokatuko dute

J.M.Z. GETARIA.

Aste honetan ezagutu ditu Getariako Keta Babyauto taldeak igoera fasean izango ditun aurkariak eta egutegia. 10 taldeko lehen multzoan kokatuta geratu da eta berarekin multzokide izango dira Pasaia, Segura Goierri, Ilintxa, Dunboa Eguzki, Munibe, Iluari, Aloña Mendi, Orereta Kafea eta Usurbil. Azken honen aurka jokatuko dute lehen partida kanpoan. Bi itzu-lira jokatu eta bi lehenengoak igo-tzeko txartela lortuko dute. Multzo gogorra izango da hiru talde lehen postuan amaitu dutenak baitira baina orain arte bezala jokatzen badute aukerak izango dituzte. Gazte mailako taldeak kopa jokatuko du eta bere multzoan egongo dira Zarautz, Burumendi, Ikasberri A, Amara Berri A, Añorga, Santo Tomas Lizeoa B eta Sporting de Herrera. Burumendirekin hasiko dira etxean urtarrileko bigarren asteburuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos