Keta Babyauto berriz lehena sailkapenean

Abder Lakano. Hiru gol egin zizkion Iluari taldeari. /  AMAXKAR
Abder Lakano. Hiru gol egin zizkion Iluari taldeari. / AMAXKAR

Iluari taldeari 4-0 irabazita lidergoa berreskuratu dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Keta Babyauto taldea berriz Igo Erregional mailako 3. multzoko liderra dugu, asteburuan Iluari taldeari 4-0 Mendibeltz futbol zelaian irabazi ondoren. Gainera lehen postuan dago partida bat gutxiagorekin, beraz lehen fase honetan lau honenetan sartzeko helburua gero eta hurbilago dute Iñaki Azpitarteren mutilak. Partida une oro kontrolpean izan zuten getariarrak. Ander Epeldek ireki zuen aurkariaren atea eta ondoren Ander Lazkanok beste hiru gol lortu zituen. Gazte mailako taldeak berriz, etxetik hurbil jokatu arren, Zarautzen, ezin izan zuen punturik ekarri, 2-1 galdu bait zuten. Zarauztarrak aurrea hartu zuten 2-0 eta Iñigo Rodriguezek egin zuen getariarren gola. Sailkapenean 5. postuan kokatuta daude.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos