Katukale saio berria Amaia Gurrutxagarekin bihar arratsaldean udal liburutegian

DV GETARIA.

Bihar Uxue Alderdik gidatzen duen Katukale irakurle taldeak Amagoia Gurrutxagaren 'Zarauzko gutunak' liburua izango du mintzagai. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean jarri dute udal liburutegian.

Ekainean argitaratu zuen Gurrutxagak 'Zarauzko gutunak. 36ko gerra' liburua, duela lau urte kaleratutako 'Zarauzko postalak' lanaren jarraipena hain zuzen ere. Lan honetan, testigantza eta agirien bidez, 1936ko udan eta diktadura hasieran Zarautzen gertatutakoak jaso ditu.

Urteko azken saioa abenduaren 22an izango du Katulale taldeak, kasu honetan Joseba Sarrionandiaren lanarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos