Katukale irakurle taldeak gaur ekingo dio denboraldi berriari

Katukale. Irakurleak tarteka egilearekin elkartzen dira. / AMAXKAR

Gaur liburutegian, Leire Ibarguren idazlearen 'Laura esaten zioten' liburua aztertuko dute literatuzaleek

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Katukale irakurle taldeak denboraldi berria abian jarriko du gaur arratsaldean. Uxue Alberdi izango da berriz dinamizatzailea eta hilero liburu bat mintzagai izango dute taldeko kideek.

Lehenengo saioa 18:30ean hasiko da liburutegian eta Leire Ibarguren idazlearen 'Laura esaten zioten' liburua aztertuko dute. Gainera bertan egongo da Leire bera eta Miren Odriozola protagonista.

Izena emateko udaletxera jo besterik ez da egin behar eta 30 euro ordaindu (bestela deitu 943 896024 telefonora). Urria, azaroa eta abenduko liburuak hautatuak daude baina ekaina bitarteko programazioa denen artean adostuko da.

Fotos

Vídeos