Borrar
Kantina. Katraponan. AMAXKAR
Katrapona plazan jartzen den kantina ustiatzeko eskaerak egin daitezke

Katrapona plazan jartzen den kantina ustiatzeko eskaerak egin daitezke

Udaletxeko idazkaritzan maiatzak 14a bitartean. Kontratazio honen agiriak eta dokumentu osagarriak www.getaria.eus web-orrian ikus daitezke

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 22 de abril 2018, 00:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Udalak Katrapona Plazako kantinaren esleipenerako prozedurari hasiera eman dio. Proposamenak aurkezteko epea: udaletxeko idazkaritzan 9:00etik 13:00etara, 2018ko Maiatzaren 14a bitartean. Kontratuaren helburua da Getariako Katrapona plazan Udalak taberna gisa jarriko duen kantina eta komun desmuntagarriak erabili eta ustiatzea.Esleipen epearen bitartean, kantina ondoko komuna eta plaza garbitzeko obligazioa bereganatuko du esleipendunak.

Esleipena egiteko garaian, lehentasuna emango zaie Lanbiden langabetu bezala, gutxienez bi hilabetez, izena eman eta gutxienez azken urte osoan zehar Getarian erroldatuta dauden lehiatzaileei. Kontratuak agiria sinatzen den hurrengo egunetik 2018ko abenduaren 9era bitarteko iraupena izango du. 2018 urteko zerbitzu-denboraldiari dagokion gutxieneko lizitazio kanona 4.068 euro izango da.

Kontratuaren esleipena zozketa bidez egingo da. Kontratazio honen espedientea, bai eta horrekin batera doan dokumentazio teknikoa ere, udaletxeko idazkaritzan aztertu ahal izango da, bulegoak jendearentzat irekita dauden ordutegian (9:00etik 13:00etara). Kontratazio honen agiriak eta dokumentu osagarriak udal web-orrian ikus daitezke dagoeneko, www.getaria.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios