Katalunian espetxeratu dituztenen askatasuna eskatzeko kalejira

Deialdia. Herritar talde batek luzatzen die getariarrei. /  AMAXKAR
Deialdia. Herritar talde batek luzatzen die getariarrei. / AMAXKAR

Herritar talde batek deituta 18:30ean hasiko da larunbatean plazan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Larunbatean herrian, 18:30ean hasita, plazatik kalejira bat abiatuko da. Bukaeran idatzi bat irakurri eta 'Llibertat' (askatasuna) hi-tza osatuko da kandelekin.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «Katalunian azken egunetan ematen ari diren gertakari larriei eran-tzuteko ANC eta Omnium Cultural-ek herritarrak larunbatean kalera ateratzeko deia egin du, manifestazio bat antolatu dute. Bartzelonara bertaratu ezingo garen herritar asko gaudenez, Getariako hainbat herritarrek, aurtengo Diadaren egunean egin bezala, herritarrak Getariako kaleetara ateratzeko deia egiten du».

Deialdi hau egitearen arrazoiak ondorengoak dituzte antolatzaileek, «Estatua herri katalanaren eta bere erakunde demokratikoen aurka ager-tzen ari den jarrera autoritario eta errepresioari erantzunez, gure elkartasuna adierazteko Kataluniako herritarrei. 155. artikuluko salbuespenezko neurriak demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoak direnez, demokrazia eta erabakitzeko eskubidea ozen aldarrikatzera eramaten gaitu», diote. Hala, herritarrak parte-hartzeko deia egiten dute eta «ahal duenak esteladak eta ikurriñak ekar ditzala».

Fotos

Vídeos