Kataluniako prozesuari babesa eskainiz hainbat ekimen Zestoan

Ostiralean burutu zen kontzentrazioa, EH Bilduk deituta. / K.A.

Arroabetik autobusa antolatu dute Bartzelonara joateko

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Kataluniako erreferendumaren inguruan hainbat ekimen ditugu urriak 1 bitartean. Ostiralean esate baterako, «Katalunian izaten ari diren gertaerak salatzeko eta babesa adierazteko» kontzentrazioa egin zen herriko plazan, Eh Bilduk deituta, 'Erreferenduma= Demokrazia' lemapean. Bertan ehun lagun inguruk hartu zuten parte. Antolatzaileen esanetan udaletxean ostegunean burutuko den udal batzarrean gai hau jorratuko zutela iragarri zuten.

Bestalde, Gure Esku Dagok deituta giza katea egingo da igandean, egun honetan Katalunian iragarrita dagoen galdeketa nolabait babesteko asmoz.

Eta azkenik, Arroabetik adierazi digutenez, hauek autobusa antolatu dute Bartzelonara, «Erabakitzeko eskubidearen alde gaudelako eta kataluniar herriari gure elkartasuna adierazteko». Arroatik hurrengo larunbat gauerdian aterako da autobusa eta 17:00etan izango da Bartzelonatik buelta egiteko ordua. autobusa 35 euro kostatuko da, izena 634570337 edo 665751006 telefonoetan eman daiteke (inguruko herrietako edonork) eta hau egiteko azken eguna bihar, astelehen gaua izango da.

'Krav maga' erakustaldia

'Krav maga' defentsa pertsonaleko modalitate bat dugu, Israeleko armadak erabilia eta bertan sortutakoa. Kirol honen inguruan ikastaro bat sortu nahi da, 11 urtetik gorako herritarrentzat baina horretarako kopuru bateko taldetxo bat osatu nahi da.

Kirol hau nolabait azaltzeko erakustaldi bat egingo da, ostegun honetan, 17:00etan hasita, Alima dantza gunean, interesa duten guztientzat.

Fotos

Vídeos