Kataluniako erreferenduma babesteko herritar talde batek proposamenak egin ditu

Deialdia babesten duten herritarrak.
Deialdia babesten duten herritarrak. / AMAXKAR

DV GETARIA.

2016 eta 2017an zehar herrian gaztetxeak eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, Euskal Estatu burujabe baten aldeko hainbat ekimen egin dira eta tartean Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldi bat, non Marc SanJauma eta Jauma Lopez izan ziren Kataluniako egoeraren berri ematen.

Orain egindako bide hari hainbat herritarrek lekukoa hartu eta Kataluniako prozesu independentista babesteko pare bat ekimentxo egitea erabaki dute. «Ekimen hauekin Kataluniar herriarekiko elkartasuna adierazi, herritarrok erabakitzeko dugun eskubidea babestu, demokrazia aldarrikatu eta kataluniarrek Kataluniako Errepublika sortzeko egin duten hautuari gure babesa agertu nahi diogu».

«Ulertzen dugu helburu berdina (errepublika independenteak sor-tzea) duten bi herri, Euskal Herria-Katalunia, garela eta historikoki egin izan dugun bezala, elkar lagundu, goxatu eta babestu behar garela» adierazi du herritar talde honek.

Horretarako Getariarrak animatu nahi dituzte bi ekimen hauetan parte hartzera, alde batetik irailak 11an, Diada egunean, 19:00etan plazatik abiatuko den kalejiran parte-hartzera. Bukaeran Diadako manifestua katalanez eta euskaraz irakurriko dira. Beste aldetik irailak 11tik erreferendumaren egunera arte (urriak 1) balkoietan Esteladak jartzera. Esteladak astelehenean bertan (11an) 18:00etatik 20:00etara salgai izango dituzte plazan.

Fotos

Vídeos