Kamiñoko jatetxekoentzat izan zen aurtengo Kintopeko idi probetako lehen saria

Azken proba eguneko une bat.

DV AIZARNAZABAL.

Bost egunetan zehar aritu dira 17 idi pare Aizarnazabalgo XXI. Kintopeko idi demetan eta Muruetako Kamiñoko Jatetxekoen idiak nagusitu ziren besteen gainetik 54 plaza eginez, bigarren Billelako Iñaki Lopategirenak izan zirelarik; hirugarren saria eta herriko lehenaren saria Altunak jaso zituen, bere idiek 49 plaza osatu baitzituzten.

Jende asko hurbildu zen probak ikustera, batik bat azken egunean, eta zozkatzen zen otarraren jabea ere agertu zen, inork zalantzarik izan ez dezan, 1.240 zenbakiarekin. Bertan zegoen saritua eta ez zen ordezkoaren zenbakirik atera beharrik izan.

Fotos

Vídeos