Kamel Ziani krosa egingo da lehenbiziko aldiz, sanikolasetan

Kamel Ziani. Krosa izango da abenduaren 6an. /  ETXEBERRIA
Kamel Ziani. Krosa izango da abenduaren 6an. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Aurten sortu da Orion haurren atletismo taldea eta dagoeneko hasita dago entrenatzen neska-mutil talde bat, 35 haur eta gazte inguru elkartzen dira ostegunetan Kamel Ziani eta Aitor Rubiorekin. Horrekin batera, taldeak haurren krosa antolatu du San Nikolas jaietan lehenbiziko aldiz: Kamel Ziani krosa.

Lasterketa abenduaren 6an izango da, San Nikolas egunean, eta goizeko hamarretan hasiko da Muntoko pasealekutik abiatuta (futbol zelaiaren parean).

Kategoriak eta ordutegia

Benjamin, alebin eta infantil mailatako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, bakoitza bere ibilbidearekin: goizeko 10:00etan, benjamin mailako neskak (600 metro); 10:20ean, benjamin mailako mutilak (600 m); 10:40ean alebin mailako neskak (1.200 m); 11:00etan, alebin mailako mutilak (1.200 m); 11:20ean, infantil mailako neskak (2.000 m), eta 11:40ean, infantil mailako mutilak (2.000 m). Ondoren, 12:15etik aurrera, saria banaketa egingo da.

Izen-ematea

Lasterketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta abenduaren 1ean itxiko da. Izena eman nahi duenak Karela kiroldegira jo behar du eta bertan apuntatu.

Bestalde, Kame Ziani berak irabazi du denboraldiko lehen krosa, pasa den asteburuan Irunen ospatutakoa. Forman jarraitzen du Kamel-ek bere 45 urterekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos