Juneren Hegoak-en alde, jaialdi solidarioa bihar Karela kiroldegian

Aurkezpena. Onintza Agirre, Akier Legorburu eta Aitor Hoyos jaialdiaren aurkezpenean. / ETXEBERRIA
Aurkezpena. Onintza Agirre, Akier Legorburu eta Aitor Hoyos jaialdiaren aurkezpenean. / ETXEBERRIA

Uretako puzgarriak, triatloia, saskibaloi jaurtiketak eskalada, jump-ciclo kids, zumbatoia, jolasak eta tailerrak... izango dira

DV ORIO.

Hirugarren urteez jarraian, bihar, jaialdi solidarioa izango da Karela kiroldegian, irabaziak Juneren Hegoak elkarteari laguntzeko izango direlarik, baina aurkezpenean BPXport taldeko Onintza Agirrek adierazten zuenez, «helburua ekonomikoa baina gehiago talde honen lana ezagutaraztea da. Errenderian dute sedea eta haur gaixoei lagun-tzen jarduten dute: gaixotasun, minbizia, atzerapen motorra edo arazoak dituzten haur eta beraien gurasoei babesa emanaz. Biharko festaren bitartez, ohiartzun pixka bat lortzea nahiko lukete».

Karela Festaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Joan den urtean 350 lagun inguruk hartu zuten parte. Ea aurten kopuruak goruntz egiten duen. Horretarako, egitarau zabal eta aproposa antolatu dute BPXport kirol zerbitzuak taldetik. Karelako zuzendaria den Akier Legorburuk prentsaurrean aurreratu bezala, «goizean padel txapelketarekin hasiko gara, eta ondoren, arratsaldean saskibaloi jaurtiketa lehiaketa 15:00-16:30era; 15:30-16:30, indoor triatloia 9-15 urteko gaztetxoentzat. Arratsaldean zehar uretako puzgarriak egongo dira igerilekuan; 16:45-18:15era, rokodromoan eskalada egiteko aukera; 17:30-18:15era, jum-ciclo kids; zumbatoia 18:15-19:00etara, eta jolasak eta tailerrak 18:15-19:45era, ahaztu gabe errifa solidarioa eta zozketak. Jarduera guztiek prezioa sinbolikoa izango dute. Izen ematea bihar bertan egin daiteke, baina antolaketarako, komeni gaur bertan egitea kiroldegiaan, 943.894428 telefonoan edo orio@bpxport.es helbidera idatzita. BPXport kirol zerbitzuak da festaren antolatzailea, CaixaBank-en laguntzarekin. Aitor Hoyos, Orioko sukurtsaleko zuzendariak, «ahal duten neurrian, horrelako jaialdiak laguntzen jarraituko dutela esan zuen».

Antolaketa taldeak denda, kirol elkarte eta banako guztiak eskertu zien emandako laguntza.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos