Judoka gaztetxoen saioa Gabonetako haur topaketen barne

Pozik. Saioaren amaieran judoko gazteek argazkia atera zuten. /
Pozik. Saioaren amaieran judoko gazteek argazkia atera zuten.

Getariako judoko ikasleez gain, Zarauzko Antoniano ikastetxeko eta Judo Klub Lizardiko haurrak elkartu ziren topaketan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Joan den larunbatean, Getariako kiroldegian, 'Gabonetako haur topaketa' jokatu zen, Erika Larrañaga entrenatzaileak zuzen-tzen duen Getariako Judo Eskolak antolatuta. Bertara, Getariako judoko ikasleez gain, Zarauzko Antoniano ikastetxeko eta Judo Klub Lizardiko haurrak etorri ziren. Guztira, 5 eta 6 urteko 60 haur elkartu ziren, beraien judoko ezagutzak erakusteko ikusle guztien aurrean.

Erakustaldia judoko 1. maila eta bigarren Daneko gerriko beltza duen Nahikari Arretxe entrenatzaileak zuzendu zuen. Beroketako ariketa batzuk burutu ondoren, bikoteka egin ohi dituzten ariketak egin zituzten eta ondoren, 'randori'-ak egiten hasi ziren (praktika librea edo konbateak) zutik eta lurrean, bikote ezberdinekin. Bukatzeko, taldeka jolas batzuk egin zituzten eta azkenik, agurra egin aurretik, lasaitze fasea egin zuten.

Haur guztiek, jarrera egokia, interesa eta gogo handiak erakutsi zituzten erakustaldi osoan zehar, nahiz eta, ikusleen begiradek urduritasun ugari sortu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos