Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Jubilatu elkarteak manifestaziora joateko deia luzatu du

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Domingo, 20 de mayo 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren larunbatean pentsio publikoen alde manifestazioa egingo da Donostian. Zestoako 'Gurutze' pentsiodun eta jubilatuen elkarteak bertara joateko deia luzatu du, eta horretaz gain autobus bat jarriko du bertara joan ahal izateko. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta Zestoatik joateko autobusa 16:30ean irtengo da Gurutzetik. Itzulera manifestazio amaitu eta ordu erdira izango omen da. Antolaketa egokiena egin ahal izateko, asteazkena baino lehen izena eman beharko da Jubilatuen bulegoan, (egunero, goizeko 11etatik 12etara, asteazkena izan ezik) edo 650 708 770 telefonora deituta. Pertsonako 6€ ordaindu beharko da autobusa.

Manifestazioaz gain, hitzaldi bat ere antolatu du pentsionisten elkarteak. Hau, maiatzak 29an izango da, kultur etxean, 19:00etan hasita, eta bertan gaur egungo pentsioen egoera eta 2018 eta 2019 urtetako oro har aurreikusten den % 1,60 ko eta baxuentzat %3 ko igoerak, alarguntasunaren inguruko aldaketak, iraunkortasun legea eta beste hainbat gai jorratuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios