Jubenilen Ohorezko mailako taldearen partida bihar etxean

Kadete mutilek Haranen jokatuko dute gaur goizean. /  USURBIL FT
Kadete mutilek Haranen jokatuko dute gaur goizean. / USURBIL FT

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Hilabeteko azken asteburuan ere futbolaz eta eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da herrian. Usurbil Futbol Taldeak eta Usurbil Kirol Elkarteak jardunaldi berri bati aurre egingo diote, gaur eta bihar partida ugari jokatuko dituztelarik.

Harane futbol zelaian gaur goizean jokatuko da asteburuko kartelerako lehen neurketa. 10:00etan hasita kadete mailako mutilen taldeak jokatuko du Haranen Kostkas A taldearen aurka. Donostiarrak 3. postuan kokatuta daude eta 4. postuan usurbildarrak, baina 2 taldeak 12 punturekin iritsiko dira 7. jardunaldiko norgehiagoka honetara.

Ondoren, kadete mailako nesken taldearen neurketa ikusteko aukera izango da. Usurbil Futbol Taldeak Urnieta izango du aurrez aurre 12:00etatik aurrera. Bigarren itzuliko lehenengo partida izango da eta bi taldeen egoera desberdina da. Urbietarrak bigarren postuan kokatuta daude eta azken postuan dira usurbildarrak.

Bihar arratsaldean ere futbol partida izango da Harane futbol zelaian. 16:00etan hasita jubenilen Ohorezko mailako mutilen taldeak jokatuko du Real Union taldearen aurka.

Herriko taldeak liga hasiera txarra izan zuen, baina azken bi jardunaldietan emaitza onak lortu ditu. Duela bi aste etxean 1-0 irabazi zuen Dunboa Eguzki taldearen aurka eta pasa den igandean 1-1 berdindu zuen Lesakan Beti Gazteren aurka. Irungo taldeak 3 puntu gehiago ditu 6 jardunaldi jokatu ostean.

Gainontzeko taldeei dagokionez, 1. Erregional mailako taldeak Seguran jokatuko du gaur 16:00etan bertako taldearen aurka, infantil mutilen taldeak Astigarragan Mundarroren aurka gaur 12.00etan eta infantil nesken taldeak Donostiako Berion gaur 9.00etan Antigua Luberriren aurka.

Eskubaloia

Eskubaloiak ere tarte zabala hartuko du herriko agendan gaur egun osoz. Goizean infantil mutilen 2 taldeak ikusteko aukera izango da Oiardo kiroldegian. Udarregi B-k Ereintzaren aurka jokatuko du 11.00etan eta 12:15etan Udarregi A-k Eibar A taldea izango du aurrez aurre.

16:00etan, berriz, territorial mailako kadete mutilen taldeak jokatuko du Bera Beraren aurka eta ondoren Euskal Liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil mailako taldeen partidak ikusteko aukera izango da Oiardon. Oraingo honetan Tolosa Eskubaloia taldea izango dute aurrez aurre. Kadeteek jokatuko dute 17:30ean eta azken postuak saiesteko aukera izango dute. Usurbildarrak azkenhirugarren postuan kokatuta daude 4 punturekin eta tolosarrek 5 puntu dituzte.

Ondoren, 19:00etan, jubenil mailako taldea kantxaratuko da. Maila honetan ere egoera beretsua da, 2 taldeek artean puntu bakar bateko aldea baitago. Usurbil Kirol Elkarteko beste taldeei dagokionez, 1. Nazional mailako taldeak Iruñean jokatuko du gaur arratsaldeko 18.30etan hasita Anaitasunaren aurka. Pasa den larunbatean ligako lehen puntuak eskuratu zituzten Oiardon Gure Auzune taldea 29 eta 25 gainditu ostean, baina gaurkoan partida zaila izango dute, 2. postuan dagoen taldea izango baitute aurrez aurre.

Euskal Liga jokatzen ari diren kadete eta jubenil mailako taldeek, berriz, Bizkaiko Etxebarrin jokatuko dute gaur arratsaldean Kukullagaren aurka. 16:00etan jokatuko du jubenil mailako taldeak eta 17:30ean jubenil mailakoak.

Fotos

Vídeos