Jubenilen derbia gaur Getariako Ketaren aurka

Jubenilek. Orainartean zazpi puntu dituzte, bi garaipen eta berdinketa batekin. /  ETXEBERRIA
Jubenilek. Orainartean zazpi puntu dituzte, bi garaipen eta berdinketa batekin. / ETXEBERRIA

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko dute Mendibeltz zelaian

DV ORIO.

Jubenil mailako derbia gaur arratsaldean Mendibeltz zelaian; 18.00etatik aurrera Orioko eta Getariako Ketak neurtuko dituzte euren indarrak. Oso berdindurik dago seigarren multzo hau; getariarrak hirugarren dira hamar punturekin eta oriotarrak seigarren, hiru puntu gutxiagorekin. Beraz, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira Harkaitz Mendizabalen mutilak.

Lehenago, 16:00etan hasita, lehen talde kadeteak jokatuko du, Urnietaren aurka. Orainartean oso erraz dabiltza Aitor Rubioren mutilak, zazpi partida jokatu eta guztiak irabazita, 62 gol alde eta bi bakarrik aurka. Talde oso polita dago.

Lehen taldea Irunen

Bestalde, bihar goizean zehar alebinen arteko zenbait neurketa iragartzen dira Mendibetz zelaian: Orioko-Martutene; Internacional-Lengokoak, eta Sporting Herrera-Usurbil.

Preferente mailako Oriokok gaur arratsaldean Irunen jokatzen du, Mariñoren aurka. Ez dute erraza izango hirugarren garaipena lor-tzeko, Mariñok talde sendoa baitu, baina gogoz daude eta saiatuko dira.

Errepasoarekin amaitzeko, kadete txikiek bihar, Lizeo Santo Tomas-en zelaian, Berion jokatuko dute. Lehen infantilak bihar Puion Vasconiaren aurka, eta azkenik, kadete neskak, baita ere derbya, gaur 15:30ean Asti Txikin zarauztarren aurka.

Fotos

Vídeos