San Juan jaietako danborradaren entseguak datorren astean hasiko dira

Danborrak. Suaren inguruan amaituko dute. /  AMAXKAR
Danborrak. Suaren inguruan amaituko dute. / AMAXKAR

Festen komisioak egitaraua prestatzeari ekin dio eta 14 urtetik gorako edonori gonbitea luzatu die danborradan parte hartzeko

GETARIA.

San Juan jaiak hurbiltzen hasi dira eta festetako antolakuntzan lanean dabilen komisioak deia luzatu du danborradan parte hartu nahi duten guztiak entseguetara hurbil daitezen.

Datorren astean hasiko dira entseguak eta hiru egunetan banatu dituzte, ekainak 14, osteguna, ekainak 19, asteartea, eta ekainak 21, osteguna. Iturzaeta Herri Eskolan burutuko dira entseguak gaueko 21:00etatil 22:00etara. «Ohikoa dugunez, danborrada ekainaren 23an izango da, gauez, suaren inguruan bukatuz eta 14 urtetik gorako herritar denak gonbidatu nahi ditugu, blusa zuriak zein kasaka urdinak jantzi eta bertan parte hartzera. Horretarako entseguetara agertu besterik ez dute egin behar», adierazu dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos