San Juan eta Hondarribia nagusi

Aurtengo nobedadea, arraun azoka izan da; bi egunetan jende asko pasa da arraunetxetik. Ibai ertzean ere animazioa, ehundaka pertsona jaitsiera zuzenean ikusten. /  ETXEBERRIA
Aurtengo nobedadea, arraun azoka izan da; bi egunetan jende asko pasa da arraunetxetik. Ibai ertzean ere animazioa, ehundaka pertsona jaitsiera zuzenean ikusten. / ETXEBERRIA

Nesketan pasaitarrak irabazi zuten atzo arratsaldeko Jeitsiera eta mutiletan berriz Hondarribiak

ANTXON ETXEBERRIA ORIO.

San Juan nesketan eta Hondarribia mutiletan nagusitu ziren atzo arratsaldean ospatu zen Oriaren XXIV. Traineru Jaitsieran. Sekuleko partaidetza (94 untzi), horietatik 90 traineru, eta besteak Llagutak, Euskal Herri eta kanpotik etorritako arraunlariekin, eta horiez gain, familiarteko, lagun... Aurtengoak errekorreko zenbakiak erakusten ditu, joan den urtean baina 15 ontzi gehiago lehiatu direlarik.

Emakumezkoen IV. Babyauto Bandera San Juan-ek eraman zuen 14:26ko denborarekin, Oriok bigarren egin zuelarik 5 segunduetara eta hirugarren Donostiarra. Gizonezkoen VII. Babyauto Banderan berriz, Hondarribia nagusitu zen 19:22 denborarekin; bigarren Zierbena segundu bakar batera, hirugarren Orio A 5era, atzetik Urdaibai, Donostiarra... Aipatu, Jon Salsamendik traineru orekatuak uretaratu zituela, joan den urtean Kontxa irabazitako zenbait arraunlari bigarren traineruan ikusi genituelarik. Oriok atzokoan 9 traineru uretaratu zituen.

Eguraldia portatu zen, eta 5ak aldera euri pixka bat egin arren, jaitsiera arazorik gabe jokatu zen, ehundaka ikuslek zuzenean jarraitu zutelarik, Oriaren ertzetatik.

Atzo arratsaldeko jaitsieraz gain, aurtengo nobedadea, arraun feria izan da. Ostiral eta atzokoan, arraunarekin zerikusia duen kirol materialaren feria izan da Arraunetxeko instalazioetan. Zaletuek aukera izan dute punta-puntako materiala ikusi, probatu eta erosteko. Sektoreko enpresen postuez gain aurkezpen ekitaldiak, erakustaldiak eta hitzaldiak izan dira bi egunez, besteak beste, ergometroen mantenimenduaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos