Joste eta kakorratz ikastaroa antolatu da eta bilera gaur egingo da

Kakorratzak. Ikasteko aukera. /
Kakorratzak. Ikasteko aukera.

DV GETARIA.

Azken urteetan izan duen arrakasta ikusita berriro Gure Txeru Elkarteak joste eta kakorratz ikastaroa antolatzea erabaki du. Horretarako informazioa emateko eta bide batez taldeak osatzen joateko bilera batera deitu du gaur arratsalderako. 19:00etan interesa dutenek joan beharko dute Gure Txeruren lokalera. Ikastaroa urria eta azaroan egingo da. Joste ikastaroaren ordutegia hau izango da, astearte, asteazken eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Kakorratz ikastaroa berriz, asteazkenetan emango da 15:30ean hasi eta 17:00ak bitartean.

Gaurko bileran emango den orria datu guztiekin betetzea ezinbestekoa da izena emateko, beraz interesdunak azaldu eta jaso orri hau. Gure Txeruko arduradunek jakitera eman dute baita, eskaera handia balego, taldeak osatzerakoan aurreko kurtsoetan ibili ez direnek lehentasuna izango dutela. Animatu beraz eta gaurko bilerara joan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos