Jostailu erabilien azoka antolatu du aurten ere Herrio Natur Taldeak

Biltzen diren jostailuekin azoka abenduraren 16an egingo da. /
Biltzen diren jostailuekin azoka abenduraren 16an egingo da.

Bilketa gaur bertan egingo da, Zaragueta eskolan eta Ikastolan. Era berean, jostailu erabiliak abenduaren 15ean jasoko ditu Herrio Natur Taldeak

DV ORIO.

Abenduaren 16an, larunbata, Herrio Natur Taldeak antolatuta, 8. Jostailu Erabilien Azoka izango da goiz osoan zehar herriko plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da). Horretarako etxeetan erabiltzen edo behar ez dituzuen jostailuak badituzue, orain duzue horiei guztiei erabilpen berri bat emateko aukera. «Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea dugu helburu eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea», diote Herrio Ntur Taldetik.

Bilketa egunak

Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo da. Honela, gaur bertan, ostirala, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara «Zaragueta Eskolan izango gaituzue ekartzen dizkiguzuen jostailuak jasotzen eta 16:30etik 17:30era Ikastolan izango gara. Abenduak 15,ostiralean, berriz, plazan izango gara azken jostailuak jasotzen, 17:00etatik 19:00etara.»

Biltzen duten guztia abenduaren 16ko azokan ikusgai jarriko dute, goizeko 10:30etik arratsaldeko 14:30era plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da).

Truke sistema

Bilketa egunetan etxetik ekarritako jostailuak hiru koloreren arabera sailkatuko dituzte: horia, urdina edo gorria. «Nahi izanez gero koloretako txartel bat jasoko duzue azoka egunean kolore berdineko txartela duen beste jostailuren batengatik trukatzeko», argitzen dute Herriotik..

«Mahaietan jarriko diren jostailu desberdin guztiak ondo-ondo begiratu eta gustukoena aukeratzeko aukera izango du bakoitzak». Azokara hurbiltzen zaretenak egun horretan etxetik ekartzen dituzuen jostailuak guk azokan jarritakoekin trukatu ahal izango dituzue», esaten dute Natur Taldetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos