Jostailu erabiliak trukatzeko aukera izan zen atzo pilotalekuan

Panpin eta jostailu ugari herriko pilotalekuan jarritako mahaietan./
Panpin eta jostailu ugari herriko pilotalekuan jarritako mahaietan.

Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatutako ekimena izan zen

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatuta, jostailu erabilien elkartrukea izan zen atzo goizean zehar herriko pilotalekuan. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izan da eta jostailu eta antzeko produktu ugari ikusi zitezkeen herriko pilotalekuan jarritako mahaietan.

Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, 11:00etan hasi zen jostailu erabilien azoka eta herriko haurrek mota desberdinetako jostailuak ikusi, probatu eta azkenean hauek elkartrukatzeko aukera izan zuten gabonen atarian. Bakoitza bere txandaren zain egon ostean, banan banan jostailuak zeuden mahaietara gerturatu ahal izan zuten beraien gustukoa hartu ahal izateko.

Aurreko egunetan bildutako jostailuak jarri ziren erakusgai bertan, eta umeek aurrez jostailuak eramateagatik jasotako txartelarekin jostailu bat hartzeko aukera zuten. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza nagusi bat bete behar zen: jostailuak osorik egotea, norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan; bilketa egunetan jaso zena musutruk eman zuten eta horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jaso zezaketen.

Berrerabilpena bultzatzea, haur eta gazteen artean elkartrukea sustatzea, erabilpena, jabegoaren gainetik jartzea eta gehiegizko kon-tsumoaz ohartaraztea izan ziren Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatutako ekimen honen helburu nagusiak. Azken finean, jostailuei erabilpen berriak ematea eta haurren artean ohitura hori zabaldu nahi izan zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos