Josefina L. Martinez historialariaren hitzaldia gaur Kartaren Jardunaldien barne

Josefina L. Martinez. Historialaria gaur Getarian izango da. /
Josefina L. Martinez. Historialaria gaur Getarian izango da.

Eskubide Sozialen Kartak antolatutako hirugarren solasaldia izango da Ulpiano Etxean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

'1917ko Errusiako iraul-tza' izenburupean sei solasaldi prestatu dituzte Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideak urria eta azaroan. Jardunaldi hauek bi solasaldi ekarriko dituzte aste honetarako. Lehenengoa gaur bertan eta bigarrena, berriz, bihar.

Gaurkoan Josefina L. Martinez etorriko da Getariara eta bere solasaldiaren gaia 'Las mujeres y la Revolución Rusa: revolucionar el mundo, trasformar la vida' izango da. Josefina Luzuriaga Martinez Madrildarra da, Historialaria eta Kazetaria. Hainbat aldizkarietan kolaboratzen du (rebelión...). Bere lanen artean besteak beste, Kate Evans-en 'La Rosa Roja' (Rosa Luxemburgoren biografia) itzuli du beste batekin batera eta 'Cien años de historia obrera en Argentina' liburuaren egileetako bat da.

Bihar txanda Iñaki Gil de San Vicenterena izango da 'La Revolución Bolchevique y la liberación de las naciones oprimidas' gaiaz hitz egiteko. Bisaioak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Ulpiano Etxeko aretoan. Azken bi saioak Xabier Arrizabalorekin azaroak 24 eta 25ean.

Fotos

Vídeos