Joseba Odriozola parrilerorik onena

Joseba Odriozola pozik saria jasotzeko unean. /  USOZ
Joseba Odriozola pozik saria jasotzeko unean. / USOZ

Araneta erretegiko sukaldaria eta nagusia dugu Joseba herritarra

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Araneta erretegian noiz edo noiz egon garenok bagenekien Joseba Odriozolaren maixutasunaz, parrillari dagokionez; baina orain, Donostian jaso duen sariari esker, mezu hau lau haizetara zabaltzea lortu du Odriozolak.

Pasa den astean Donostia gastronomikoa ospatu zen Donostin, eta bertan, besteak beste, VIII. edizioa «parrillero onenaren lehiaketa» izan genuen, herritarrak eskuratu duena hain zuzen.

Burgos, Sevilla, Zamudio, Ponferrada, Bilbo, Nafarroa, eta beste hamaika lekuetatik etorritako parrillero maisuen aurka aritu zen Odriozola eta azkenean denei gailentzea lortu zuen Kursalen ospatu zen lehian. Saria, besteak beste, Jorge David sukaldari ezagunak eman zion.

Futbol emaitzak

Zestoako futbol taldeen emaitzei dagokionez, esan jubenilak (6 eta 2) eta infantil neskek (3 eta 6) irabazi egin zutela, kadete mutilek (1 eta 1) eta infantil mutilek (0 eta 0) berdindu, eta azkenik, kadete neskek (0 eta 3) eta talde nagusiak (4 eta 2) galdu.

Barbantxo berriro martxan

Ostiral honetan, hilak 20, Barbantxo Aisialdi Taldeak ikasturteari hasiera emango dio haurrentzat jolasak eskainiz: 17:00etan Aizarnan eta Arroabean izango dira; eta 17:30etan, Iraetan. Zestoako haurrekin hilaren 27an hasiko dira.

Barbantxo haurren heziketan eragin nahi duen aisialdi taldea da. Jolasaren bitartez, haurren arteko harremanak sustatu nahi ditu, euskararen erabilera indartu nahi du, haurrei taldean integratzen lagundu, naturarekiko errespetua sustatu... Auzoetan, 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak antolatzen dituzte. Zestoako saioak, aldiz, 6-9 urte bitartekoentzat izaten dira.

Fotos

Vídeos