Jende ugari Aitzagaren Artisautza azokan

Taloak, egur lanak, bitxiak, gozogintza... denetariko produktuak erosteko aukera izan zen./
Taloak, egur lanak, bitxiak, gozogintza... denetariko produktuak erosteko aukera izan zen.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Aitzaga elkarteak aspalditik antolatzen duen Artisautza azokaz gozatzeko aukera izan zen atzo goizean herriko pilotalekuan. Santu Guztien egunarekin batera artisau produktu desberdinak ikusgai eta erosgai egon ziren, 30 postu ingurutan banatutak, artisautza azoka honen 22. edizioan.

Iaz bezala, aurten ere giroa bidelagun izan zuten bertara gerturatu ziren guztiek. Ekimen honek 21 urte bete ditu eta azken 3 urteetan bezala, aurten ere eguraldi eguzkitsua eta epela izan zen, hego haize puntuarekin. Horrela, herritarrak nahiz inguruko herrietatik etorritakoak pilotaleku inguruan ibili ziren eguerdia bitartean. Izan ere, herriko pilotalekuan jarrita zeuden hainbat postu bisitatzeko aldarte ezin hobea suertatu zen azaroaren 1ean.

Eskulangintzako produktu desberdinak ikusi eta erosteko aukera izan zen atzokoan. Harriarekin egindako piezak, egur lanak, zeramika, zestoak, eskuz egindako margolanak, apaingarriak, bitxiak, euskal arropa desberdinak, gozogintza... postu desberdinetan banatuta goiz pasa polita egiteko aukera izan zen frontoian. Udarregi ikastolako ikasleak ere bertan izan ziren beraien gozogintza produktu desberdinak saltzen.

Ikusi eta erosi

Asko izan ziren bertan zeuden produktu desberdinak erosi zituztenak. Postu batzuetan, gainera, produktu horiek nola egiten dituzten ikusteko aukera izan zen, bitxiak besteak beste.

Bestalde, beste behin ere taloa eta txistorra jateko aukera ere izan zuten azokara gerturatu zirenek. Eta ez hori bakarrik, agian atzoko giroarekin bat etorri ez arren, gaztaina erreak ere jateko aukera izan zen urteroko ohiturari jarraituz.

Fotos

Vídeos