Javier Martinen eskola magistrala izango da asteburuan Balenciagan

Javier Martin. /  CBM
Javier Martin. / CBM

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Javier Martinen Eskola magistralak goi-mailako joskintzako tekniketara hurbiltzeko aukera emango du asteburu honetan Cristóbal Balenciaga Museoan.

Javier Martín gaur egun, Delpozo marka espainiarrerako egiten du lan. Bertan, bildumaren zati baten bolumenak modelatu eta garatzen ditu, eta nazioartean sona duten luxuzko prêt-à-porter jantziak egiten ditu. Saio guztiekin batera, Balenciaga etxeetan erabilitako joskin-tza-metodo zehatzen erakustaldia egingo da, eta, parte-hartzaileek horien inguruko gaitasun praktikoak izan ditzaten, zenbait modelo egiteko proposatuko zaie, horretan aritu daitezen.

Parte-hartzaileak moda diseinuko eta patroigintzako eta joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta goi-mailako joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi dute eta bihar arte gurean egongo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos