Javier Iraetaren zurezko irudiak ikusgai daude kultur etxean

Kultur etxeko erakusketan ikusi daiteken zurezko irudi bat./
Kultur etxeko erakusketan ikusi daiteken zurezko irudi bat.

Eskultore azpeitiarraren erakusketa irailaren 30a arte izango da zabalik

DV ORIO.

Javier Iraeta azpeitiarraren zurezko irudiak ikusi daitezke hilabete honetan, kultur etxean. Gai askotako zurezko irudiak erakusten ditu eskultoreak.

Javier Iraeta 1941ean jaio zen Azpeitian, eta azken urteotan Gasteizen bizi da. Urolako Arte eta Diseinu Zentroaren irakasle eta zuzendari izan zen hamaika urtez eta, hura itxi zenean, zura tailatzen hasi zen.

Geroztik, konta ezin ahala taila-lan egin ditu eta horietako batzuk erakutsiko ditu Orion.

Erakusketa zabalik izango da irailaren 30era kultur etxeko areto nagusian, goiz eta arratsaldez.

Fotos

Vídeos