Jardunaldi honetako atsedenak lidertza galtzera eraman du Keta

Partidarik gabeko jardunaldia izan dute. /  AMAXKAR
Partidarik gabeko jardunaldia izan dute. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Getariako Keta Babyautok 1. Erregionaleko 3. multzoko lehen portua galdu du asteburu honetan. Baina ez da kezkatzeko albistea, zeren atseden jardunaldia zen Iñaki Azpitarteren mutilentzat eta ondorioz ezin punturik gehitu orain arte lortu dituztenei.

Iluari eta Amara Berrik bana amaitu zuten partida eta ondorioz lehenengoak ditugu orain sailkapeneko lehen tokian 13 punturekin. Keta eta Amara Berri berdinduta daude 12 punturekin baina getariarrak partida bat gutxiago jokatuta. Hemendik aurrera fasea amaitu bitartean atsedenik ez dute izango, lehen aurkaria Mutriku datorren asteburuan.

Gazte mailako taldeak azken bolada txarrarekin jarraitzen du, hiru porrot jarraian. Oraingoan Oriokorekin 7-2 galdu dute eta sailkapenean bosgarren tokira jaitsi dira.

Fotos

Vídeos