Jaialdi ederra eta errekor saiakera bihar arratsaldean Aiako probalekuan

Besteak beste, Jokin Eizmendik hartuko du parte biharko jaialdian./
Besteak beste, Jokin Eizmendik hartuko du parte biharko jaialdian.

Lasaoko Josu Iparragirre eta Jokin Eizmendi, zarauztarra arituko dira nor baino nor

DV AIA.

Errekor saiakera izango da bihar arratsaldean Aiako probalekuan. Batetik, Lasaoko Josu Iparragirre (Mendibil), 213 kiloko harri errektangularrarekin 3 minututako txandan, eta bestetik, Jokin Eizmendi, zarauztarra, 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan.

Jaialdi bikaina osatuko duten gainontzeko partaideak: Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi (Kortaberri), eta Peñagarikano 163kilotako zilindro zaharrarekin 2 minutuko saioan.

Era berean, arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdian, Iñaki Eizagirre (Eiza), Mikel Lopetegi (Urra), eta Hodei Iruretagoiena (Izeta IV), lehiatuko dira 113kiloko kubikoarekin 2 minutuko saioan eta txanda librean 100 kiloko bolarekin. Jaialdia osatzeko Udane Ostolaza 50 kiloko errektangularra altxatzeko saiakera egingo du eta Jakes Iruretagoiena haurraren erakustaldia 3 harriekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos