Izotzarekin, Udalak kaleko iturrietako ura moztuko du

DV ORIO.

Urtero egiten den bezala, neguko hilabeteetan, iturri publikoetako ura moztuko du Udalak izotz-abisua dagoen guztietan. Ura ez da beti moztuko, baizik-eta, bakar-bakarrik, hotz handia eta izotza iragarrita dagoenean, ura eramaten duten hodiak ez lehertzeko. Izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin, barruko ura izoztu egiten delako eta, ondorioz, hodiak lehertu egiten direlako. Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos