Izer eta Alabierrek zabalduko dute Aristerrazuko denboraldia

Aristerrazu. Jendeak gustokoa du Aristerrazuko erromeria. /
Aristerrazu. Jendeak gustokoa du Aristerrazuko erromeria.

Gaur arratsaldean izango da denboraldi berriaren estreineko erromeria, 18:30etik 21:30era

DV AIA.

Aristerrazuko erromeri denboraldi berriari gaur emango zaio hasiera, Izer ea Alabier trikitilarien erromeriak hasiko duelarik denboraldia. Gaurtik aurrera, igande eta jai egunetan erromeri giroa aurkituko dute Aiako Andatza auzora hurbiltzen direnek. Ordutegiak ez du aldaketarik izango, 18:30etik gaueko 21:30ak arte.

Aurreko denboraldia arrakastatsua izan zen. Hori zioten Andatza Erromeri Elkartetik. «Betiko jendeaz gain, jende berria, gazteak, hurbildu ziren hainbat herritatik Andatza auzora, erromeriarekin, trikitiarekin eta festarekin gozatzeko asmoz eta gure ohiturak indartzeko gogoz. Aurtengorako ere beste horrenbeste espero dugu».

Joan den urtean 30 erromeri antolatu ziren, eta aurtengoan ere, gaur hasi eta ekaina bitartean, beste hainbat egingo dira, antolaketa lanetan, betiko moduan, Andatzako Erromeri Elkarteko lagunak arituko direlarik.

Fotos

Vídeos