Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte garaile Hernaniko Martindegiko Trikitilari gazteen txapelketan

Txapelketak parte hartu zuten trikitilariak.

DV AIZARNAZABAL.

Bost bikotek hartu zuten parte Hernaniko Martindegiko XXI. Trikitilari gazteen txapelketan eta lehen saria Jurgi Ituarte eta Izaro Oleaga (13 eta 14 urte) aizarnazabaldarrentzat izan zen; bigarren sailkatuak Lierni Tolosa eta Elaia Diaz izan ziren.

Hamasei urtetik beherakoentzat izan zen txapelketa honetan, trikitixa, porrusalda eta arin-arinak jo behar izan zituzten, eta bai Jurgi eta bai Izaro bikain aritu ziren beren saioan.

IV. sagardogileen lehiaketa

Igande honetan, 12:00etatik aurrera ospatuko da IV. sagardogileen lehiaketa; guztira 12 sagardogilek hartuko dute parte. Edariaz aparte, pintxoak ere egongo dira salgai eta dastaketa garaia herriko trikitilariek girotuko dute.

Fotos

Vídeos