Itxaropena Dantza Taldearen ikuskizuna bihar Laranjadin

K.A. ZESTOA.

Bihar, larunbata, ospatuko da Zestoako 'Itxaropena' dantza taldearen urte amaierako ikuskizuna, Laranjadi plazan, arratsaldeko 19:00etan.

'Plazara' izena jarri diote ikuskizunari, kiroldegiko obrak direla medio, berriro ere lehengo legez plazara itzuli beharra izan baitu dantza saioak, bere gune naturalera. Gaztetxoen sei talde (7 eta 14 urte) eta helduen taldea arituko dira oholtza gainean, guztira 80 dantzari inguru, hainbat musikariez lagunduta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos