Iturzaetak bat egingo du hezkuntzako grebarekin

Iturzaeta Herri Eskola./
Iturzaeta Herri Eskola.

GETARIA.

Iturzaeta Herri Eskolako klaustroak, %80tik gora, bat egingo du martxoaren 14 eta 15erako, hau da bihar eta etzirako, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko iragarritako greba deialdiarekin. Legeak agintzen duenez, ikastetxea irekita egongo da, nahiz eta langileen lanuzteak eguneroko dinamikan eragin oso handia izan. Zerbitzu minimoak egongo dira soilik. Janaria ez alferrik galtzeko asmoarekin Iturzaetako zuzendaritzak ikasleen gurasoei joan den ostiralerako joateko asmorik bazuten azaltzeko eskatu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos