Iturzaeta Herri Eskolan ostiralean hasiko da ikasturte berria

Itzulera. Oporrak bukatuta, ostiralean berriz eskolara.
Itzulera. Oporrak bukatuta, ostiralean berriz eskolara. / AMAXKAR

Ikasle berrink, bi urteko gelakoenn gurasoek informazio bilera izango dute gaur 16:30ean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Oporraldia amaitzeko unea heldu da eta berriro ikasle eta irakasleak elkar ikusiko dira datorren ostiralean. Udara ez da oraindik amaitu baina irailaren etorrerarekin denak lanerako bidea hartzen dute eta getariar gaztetxoak ere kurtso berria hasiko dute ostiralean.

Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaritzak deia luzatu du 2017-18 ikasturteari hasiera emateko. Irailak 7, ostirala, izango da lehen eguna, aurkezpena egin eta asteburuko atsedena berehala izango dute ikasleek. Goizeko 09:00etatik 13:00etara luzatuko da hasieran kurtsoa eta irailak 19an hasiko dira klaseak goiz eta arratsaldez.

Ikasle berrien guraso eta arduradunak, bi urteko gelan hasiko direnenak, informazio bilera gaur arratsaldeko 16:30ean izango dute. Bertan, egokitzapenaren inguruko informazio bilera egingo da bi urteko gelan eta gaiaren garrantzia kontutan izan da bertaratzea eskatzen da.

Bi urtekoentzat lehenengo egunetako saioak ordubetekoak izango dira datorren ostiralean hasita. Pixkanaka-pixkanaka denbora luzatzen joango dira eta urriaren batetik aurrera ordutegi arrunta egingo dute. Gogoratu egokitzapen garaian umeekin batera familiako bat edo erreferente bat eskolan egotea gomendatzen dela.

Jangela zerbitzua irailaren 11an, astelehena, jardunaldi trinkoan hasiko da, 13:00etatik 14:30era. Zerbitzu hau erabili nahi duten gurasoak, www.iturzaeta.net weborrian aurkituko duten orria bete eta idazkaritzan entregatu behar dute irailaren 11 baino lehenago, nahiz ekainean izena eman da egon arren. Noizean behin gelditu behar duten ikasleek, bi egun lehenago idazkaritzan adierazi beharko dute.

Fotos

Vídeos