Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Monumentua. Elkanori eskainitakoa bisitatuko da Getariako hitzaldi ibiltarian, hilaren 26an. AMAXKAR
Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria Getarian hilaren 26an

Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria Getarian hilaren 26an

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historian barneratzeko aukera emango du Urola Kosta Udal Elkarteak

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 4 de noviembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltari hauek. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.

Getarian hilaren 26an, igandea, egingo da hitzaldi ibiltaria. Aurtengoan Getariako Elkanoren Monumentua aztertuko da eta hizlaria Ismael Manterola Izpizua izango da. Goizeko 11:00etan ekingo diote partaideak eta hau izango da ibilbidea; Getariako Udaletxe aurrean hasi eta Elkanoren Monumentua zehatz mehatz aztertuko dute.

1924an inauguratutako monumentu hau Agustín Aguirre eta José de Azpiroz arkitektoek diseinatu zuten eta Victorio Macho eskultorearen lanak ditu. Monumentuaren eraikuntzaren nondik norakoak eta bere balio artistikoa ezagutuko dira hitzaldi ibiltariaren barne.

Bihar lehenengoa

Getariako saioa urruti badago ere, bihar bertan beste udalerrietan ekingo zaio. Horrela lehendabizikoa, azaroaren 5ekoa, Orion izango da. Hurrengo igandeetan Zumaian, Zarau-tzen, Getarian eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

Biharkora joateko Orioko Turismo Bulegora deitu besterik ez dago. 'Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak' gaia aztertuko da goizeko 11:00etan hasita. Hizlaria Lourdes Odriozola Oyarbide izango da eta egingo den ibilbidea Orioko udaletxe aurrean hasi eta Mutiozabal ontziolan bukatuko da.

Orioko alde zaharrean eta Oria ibai bazterrean zehar burutuko den ibilbide honetan XVI. mendeko euskal ontzigintzari eta Orion jarduera honek izandako garrantzi historikoari buruzko argibideak eta elementuak ezagutu ahal izango dira.

Hilaren 12an, Zumaian egingo da eta jorratuko den gaia 'Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak' izango da (hizlaria, Iosu Etxezarraga Ortuondo). Hirugarren hitzaldi ibiltaria Zarautzen egingo da, hilaren 19an, 'Elkanoren senitarteko zarauztarrak' izenburupean eta Xabier Alberdi Lonbide hizlari. Bukatzeko, Getariaren atzetik Aia etorriko da, abenduak 3an, denak bezala igandea eta Borja Aguinagalde Olaizola hizlari. 'Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian' gaia aztertuko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios