Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Irteera ibiltarien lehena bihar goizean, plazatik abiatuta

DV

ORIO.

Sábado, 4 de noviembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu dituen irteera ibiltarien lehena bihar izango da Orion. Guztira, itsas ondarearekin lotutako bost irteera gidatu antolatu dira eta lehena bihar bertan izango da, goizeko 11:00etan udaletxe aurretik abiatuta.

Hilaren 12an, igandea, Zumaian egingo da, segidan Zarautz, Getarian, eta azkena, abenduaren 3an, igandea, Aian. Irteera guztiak goiz erdikoak dira eta gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horiek azalpen eta argibideak eskainiko dituzte.

Biharko irteera Lourdes Odriozolak gidatuko du eta jorratuko duen gaia, 'Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak'.

Ibilbidea Orioko udaletxe aurrean hasi eta Mutiozabal on- tziolan bukatuko da. Orioko alde zaharrean eta Oria ibai bazterrean zehar burutuko den ibilbide honetan XVI. mendeko euskal on-tzigintzari eta Orion jarduera honek izandako garrantzi historikoari buruzko argibideak eta elementuak ezagutzeko aukera izango da. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, bertara hurbiltzea nahikoa.

Aian, abenduak 3an

Aiako hitzaldia abenduak 3an izango da, Borja Aguinagalderen eskutik, 'Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian' gaiaren inguruan. Ibilaldia, Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios