Iribar talderik indartsuena futbito txapelketaren hasieran

Jokalariak borrokan. /  AMAXKAR
Jokalariak borrokan. / AMAXKAR

GETARIA.

Gure Txeruk antola-tzen duen futbito txapelketak hiru jardunaldi beteak ditu dagoeneko. Floren memorialaren VIII. edizio honetan talde bat azaltzen da oraingoz indartsu, Iribar. Joan den ostiraleko jardunaldiaren amaieran sailkapeneko buruan jarraitzen dute eta partida guztiak irabazita.

Azken jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan ziren; Iribar 13 - Elkano 0 lehen partidan, Astillero 4 - Haitze 11 bigarrenean, Xagu 5 - Dona Doni 6 hirugarrenean eta Kaia/Kaipe 1 - Txoko 6 azkenengoan.

Emaitza hauekin lehen aurreratu bezala, Iribar dugu buruan 9 punturekin bakar bakarrik. Haitze eta Txoko atzetik ditu, bigarren tokian dagoen Haitzek 7 puntu ditu eta Txokok, hirugarrenean, 6. Balearrik 4 puntu ditu baina bi partida besterik ez ditu jokatu eta ondoren datoz Xagu, Dona Doni eta Elkano hiruna punturekin eta Giroa, Kaia/Kaipe eta Astillero zero punturekin, hirurak partida bat gutxiagorekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos