'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa martxan da maiatza bukaera arte

DV ORIO.

'Irakurri, gozatu eta oparitu' euskarazko liburuak irakur- tzea sustatzeko egitasmoa martxan da aurtengoan ere. 12. edizioa da eta guztira 45 herritan egiten da, horien artean Orion, bostgarren aldiz jarraian. Urtero bezala, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du, udalekin eta herrietako liburu-dendekin elkar lanean.

Martxoan hasi eta maiatzera bitartean gauzatzen da aurtengo 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa. Herritarrek euskarazko liburu gehiago irakurtzea bultzatzen du kanpainak. Gaur egun euskaraz irakurtzeko aukera zabala dute bai haurrek eta bai helduek eta, kanpainaren bidez, oriotarrak bultzatu nahi ditu Udalak, euskarazko liburu horiek irakurri eta gozatzera.

Horrez gain, kanpainak beste bi helburu ere baditu: herritarrak udal liburutegira hurbiltzea eta herriko liburu-dendetan euskarazko liburuen kontsumoa sustatzea.

30 euroko txeke zozketak

Gainera, apirilaren eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko txeke bana zozketatuko da kanpaina honetan parte hartu dutenen artean. Saria irabazten duenak aukera izango du, txeke horrekin, nahi duen liburua erosteko herriko edozein liburu dendatan. Egitasmoa maia- tzaren 31an bukatuko da, baina erosketa-txekeak liburu-dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.

Gipuzkoako zortzi herriek har- tzen dute parte egitasmo honetan: Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Soraluze, Hernani, Zaldibia eta Oriok. Guztira, esan bezala, 45 herriek hartzen dute parte: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoakoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos