Ipuin kontalari bat Balenciaga Museoan musikaz lagunduta bihar

Ana Apika. Ipuin kontalaria bihar arratsaldean Museoan egongo da.
Ana Apika. Ipuin kontalaria bihar arratsaldean Museoan egongo da.

Seietan hasiko da emanaldia, euskaraz eta doakoa, Ana Apika ipuin kontalari gisa eta gitarran Intxixu Valbuena

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Cristobal Balenciaga Museoan bihar Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik, ipuin-kontalari batek formatu txikiko ikuskizuna eskainiko du, musikaz lagunduta. 'Kantu Kontari' bi eta zortzi urte bitarteko neska-mutikoentzat dago pentsatuta, eta, horri esker, entzuteko gaitasuna garatu nahi da, musikaren eta ipuinen bitartez. Ikuskizuna, euskaraz eta doakoa, 18:00etan hasiko da eta ordubete iraungo du.

Interpretatzaileak Ana Apika, ipuin-kontalaria eta Intxixu Valbuena, gitarra, izango dira. Informazio gehiago 943 008 840 telefono zenbakian edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikoan.

Ordutegi zabalagoa

Museoak luzatu egin du bere ordutegia uda honetan, eta doako bisita gidatu gehiago eskainiko ditu. Abuztuko ordutegia 10:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, asteko egun guztietan. 12:30eko eta 17:00etako bisitez gain, beste hitzordu ba-tzuk ere eskainiko dira, eskaeraren arabera. Interesa duten guztiek aldez aurretik eman beharko dute izena, leku-kopurua mugatua baita.

Beste alde batetik, plan konbinatuen programak aurrera jarraitzen du udan; horrela, bisitak eta jarduerak egiten dira, museoaren bisita esperientzia ahaztezina izan dadin.

Horien artean, bisita konbinatua egiten da museora eta Getaria herrira, eta bertako gastronomia ezagutzeko aukera ere badago; horretarako, museora egindako bisitaz gain, txakolin-upategi bat eta Kantauri Itsasoko kontserba-fabrika tipiko bat bisitatu daitezke.

Era berean, tailerrak eta nahierara egindako bisitak ere badaude.

Fotos

Vídeos