Inude eta artzainen konpartsa herrian zehar

Konpartsa. Inude eta artzainen konpartsak atzo eguerdi partean herriko kaleak zeharkatu zituen, Euskal Jaiaren barne antolatutako ekimen alaiean.
Konpartsa. Inude eta artzainen konpartsak atzo eguerdi partean herriko kaleak zeharkatu zituen, Euskal Jaiaren barne antolatutako ekimen alaiean. / ETXEBERRIA

Euskal Jai egunarekin amaitu ziren atzo aurtengo San Pedro jaiak

DV ORIO.

Agur esan diegu aurtengo San Pedro jaiei, eta agurra esateko, Euskal Jai eguna ospatu zen atzokoan. Eta egia esan, herritarrek oso ondo erantzun zuten egindako deiari eta baserritar edo arrantzale jan-tzita jende dexente ikusi genuen. Horrez gain, inude eta artzainen konpartsak erakarri zituen begirada gehienak. Konpartsa azken aldiz 2013 urtean atera zen, beraz, badira urteak. Eguerdi partean kultur etxetik abiatu eta herrian zehar desfilatu zuten euriaren mehatsuari kasorik egin gabe. Bi dozena inude eta beste hainbat artzain dantzan zeharkatu zituzten kaleak, Sugarri txarangaren musikarekin, eta atzetik beste hainbat herritar XX. mendearen hasierako euskal giroa eta garai haietako pertsonaiak irudikatuz: udaletxeko ordezkariak, medikua, apaiza, argazkilaria, familiak haur txikiekin... Oso ondo jantzirik eta dantzan ere guztiak batera, nabari zen bai entsagutan lana eginda zutela. Desfilaren ondoren, herriko taldeak kantu jiran zebiltzan bitartean, Esperientzi Eskolako emakume taldea taloak egin eta egin plazan.

Euskal Jaiko egitarauak herri bazkariarekin jarraitu zuen, plaza bete-beterik herriko soziedadeek prestatutako bazkariari aurre egiteko, hau da, marmitakoari. Bazkalondoan herri kiroletako froga desberdinak izan ziren, eta egitarauarekin amaitzeko, arratsaldean artzainen eta inudeen emanaldia.

Fan&Go taldearen dantzaldiak agurtu zuen aurtengoa. Zentzu honetan, ostiraleko Huntza taldeak gazte mordoa hurbil zuen plazara, eta berdina esan behar Elektrotxufla txarangarekin, gazte guztiak dantzan jarri zituen elektrotxaranga honek. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina giro politean ospatu dira festak.

Temas

Orio

Fotos

Vídeos