Iñigo Serrulla donostiar kantautore gaztea bihar Museoan doan

Iñigo Serrulla. Bihar Balenciaga Museoan egongo da donostiarra./
Iñigo Serrulla. Bihar Balenciaga Museoan egongo da donostiarra.

Kutxa Kultur Musika ekimeneko egoiliarrak arratsaldeko 16:00etan emango du kontzertua

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Cristobal Balenciaga Museoak musika emanaldi interesgarriak eskaintzen ditu noizbehinka eta bihar jai eguna izanik kontzertu eder bat proposatzen du. Iñigo Serrulla 21 urteko abeslari donostiarra bertan izango da arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta sarrera doan izango da gainera.

Iñigo Serrulla, Donostiako kantautore gaztea, Kutxa Kultur Musika ekimeneko egoiliarra da. Museoan eskainiko den musika-arratsalde bikainean, bere talentua erakutsiko du, konposizio intimo eta iradokitzaileen bitartez, askotariko eragin musikalekin. Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko. Programa hau 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz. Programa horren bitartez, sei musika-talde amateur hautatzen dira urtero, eta talde horiek babesten dira beren profesionalizazio-prozesuan lagunduz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos