'Independentismoa berrasmatzen' hitzaldia, gaur Alhondigan

Unai Apaolaza. Gaur Getarian./
Unai Apaolaza. Gaur Getarian.

Unai Apaolaza egongo da arratsaldeko 19:00etan Getariako Eskubide Sozialen Kartak gonbidatuta

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak aurreko kurtsoan, eta herri galdeketaren harira, burujabetza ekonomiko eta politikoaren inguruko hainbat ekimen antolatu zituen. Gaiak interesa sortzen jarraitzen du, aktualitatea izaten segitzen du eta etorkizunari begira ere gure gizarteko pertsonen ongizate indibidual eta kolektiborako klabe nagusia izango denez kontua lan-tzen jarraitzea pentsatua du te Kartakoak. Baina oraingoan etortzen direnei zehaztasun gehiagoren inguruan hitz egiteko eskatuko diote.

Landuko diren gaiak hauek izango dira: herri hau burujabe izateko egin den bidearen errepasoa, orokorra eta bera parte den eragilearena, gaur egun dauden aukerak eta zailtasunak, etorkizunari begira zer estrategia erabili: zein bide jorratu behar den, paktatua, aldebakarrekoa, desobedientzia... eta aliantzak.

Lehen hitzaldia gaur, arratsaldeko 19:00etan Alhondigan egingo da. ¡Independentismoa berrasmatzen' izenburupean antolatu den hitzaldia Unai Apaolazak emango du. Kartako kideek helarazi duten biografiak dioebez, Unai Apaolaza (Donostia, 1973) filosofian lizentziaduna da eta Ikasketa aurreratuen diploma du 'Egungo arazoak filosofian' adarrean, biak Euskal Herriko Unibertsitatean.

Filosofia irakaslea da batxilergoan. 'Euskal nazionalismoa XXI. mendean' masterrean (EHU) eta 'Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan' graduondokoan (UEU, EHU) irakaslea da. Bere ikergai nagusia subjektu politikoak dira. Lapiko Kritikoa kolektiboko kidea da. Artikulu ugari argitaratu ditu 'Hausnart' aldizkarian eta hainbat egunkaritan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos