Indaux taldea onena orain arte Zarauzko plaierotan

Indauxeko jokalaria. / AMXAKAR
Indauxeko jokalaria. / AMXAKAR

GETARIA.

Zarauzko hondartzako futbol txapelketak laster amaituko du liga eta orain arteko jardunalditan onena Getariako Indaux taldea izan da. Liga amaitzeko jardunaldi bat geratzen denean (azkena martxoak 4an jokatuko da) getariarrak lehen postuan daude eta dagoeneko toki horretan bukatuko dutela liga badakite, atzetik dituzten Asti eta Ulacia Bidaiak taldeek aurrea hartzerik ez baitute izango Indauxek galdu arren. Beraz, ligako talde onena izan da partidarik galdu gabe eta berdinketa bakar batekin eta ibilbide bikain horren saria eskuratu dute, final laurdenak jokatu gabe zuzenean final erdietara sailkatu den talde bakarra izango da (apirilak 15ean da kanporaketa).

Neskak, Balearri-Elkano Arrandegia, egoera ezberdinean aurkitzen dira. Hiru lehenak jokatuko dituzte final erdiak eta une honetan 4. daude, baina aukerak izango dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos