Indaux eta Balearriren berdinketa Zarauzko Hondartzako futbol txapelketako jardunaldian

Atezaina. /  AMAXKAR
Atezaina. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Hondartzako futbol txapelketan senior mailako getariar bi ordezkariek emaitza berdina lortu zuten joan den jardunaldian, berdinketa, golen atalean aldeak izan baziren ere. Izan ere Indauxek hiruna berdindu zuen Asti pinturak taldearekin eta Balearri Elkano Arraindegian husna amaitu zuen Katixa taldearen aurka.

Honenbestez, Indauxek taldeko lehenengo postuan jarraitzen du 7 punturekin, lehen hiru jardunaldiak jokatu ostean. Asteburu honetan Kosta Hortz Klinika izango du aurkari.

Neskei dagokienez, berriz, oraindik partidarik galdu ez duen Kupelaren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian.

Fotos

Vídeos