Inda-Mendi jubilatu etxean dagoen taberna ustiatzeko izen-emate epea zabalik dago

Eskaerak aurkezteko epea datorren hilaren 11n amaituko da

DV AIZARNAZABAL.

Jubilatu etxean dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea nahi delarik, Aizarnazabalgo Udal Osoko Bilkurak, 2017ko irailaren 20an egindako bilkuran erabaki zuen baldintza pleguak onartzea eta lehiaketa publikorako deialdia argitaratzea.

Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 11n amaituko da. GAOn argitaratu zen iragarkia 2017-09-2an eta baita ere, udaletxeko iragarkien oholean eta www.aizarnazabal.eus orrian ere bai.

Udal bulegoen ordutegi berria

Urritik martxora bitartean udal bulegoen ordutegi berria martxan dago; idazkaritzako buelgoen ordutegia Alkatetza berriz, astelehenetik ostiralera 8:00etaik 11:00etara eta 15:30etik 16:30era.

Odol emateak

Bihar arratsaldeko 18:30etik 20:30era herriko eskolan urteko azken odol ateraldiak izango dira.

Gainera, urtero egin ohi den bezala, Gabonetako loteria izango da salgai.

Fotos

Vídeos